Restaurante Asador en Pamplona

Birras + Risas + Brasas

Eduardo "Petus", gerente de El Bulldog de Petus

Historia

Lokala inspiratzen duen bulldog ingelesaren erabakitasunarekin, Eduardok (Petus, lagunentzat) bere ametsaren alde egitea erabaki zuen. Lokal bat garagardoz, barrez eta txingarrez betetzea, non bulldog ingelesa, bere grinetako bat, protagonista izan behar baitzuen.

Azoka txikietan ibili, webguneak kontsultatu eta gauak galdu ondoren, Antsoaingo 400 m2-ko lokal baten detaile guzti-guztiak txukundu zituen pixkanaka; 100 lagunendako lekua du. Bere asmoa, funtsean, giro aparta sortzea zen, lokalera bertaratzen diren guztiek bestelako esperientzia gastronomiko bat izan dezaten.

Mikel Urmenetak, Petusen lagunak, lagundu egin zion proiektuari logotipoaren diseinuarekin eta lokalaren dekorazioarekin: bere zezen bereizgarriak bulldogen aurrean lasterka ikus daitezke.

Brasería El Bulldog de Petus, Ansoain, Pamplona

El Bulldog de Petus

Ba al dakizu nondik datorren bulldog hitza?

Zezen-txakurra da itzulpen literala. Arraza honen jatorria, Ingalaterrako sinbolo bilakatuta, XVI. mendekoa da. Garrantzi handieneko teorietako batek dio bulldogak harakin-txakurrak zirela, zezenak korrika eginarazteko erabiltzen zirenak. Honela, zezenen haragia kalitate hobekoa izatea lortzen zuten.

Ezagut gaitzazu

El Bulldog de Petus, nueva cervecería-brasería en Ansoáin

BULLDOG PLATERAK

GURE LOKALA

El Bulldog de Petus